XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ahalegindu da, baina pioletak eskutik ihes egin dio, harrezkeroztik, ziztu bizian abiatu da amildegirantz.

Amildegia zortziehun metroko erorketa da!

Espantuz harrizko bihurtu gara, zer egin ez dakigula.

Gure begietatik ezabatzear dagoela, amildegiaren ertzean dauden bi harritzarren aurka jo du, eta trabatuta geratu.

Redios, zeru eta lurraren artean dago zintzilik!

Lusarretak, beste monitoreak sokak ondo eutsi ondoren Manolorenganaino rapelatu du, eta baita lotzea lortu ere.

Poliki-poliki, tentuz, denon artean igo dugu.

Porru bat egina dago, bi zangoak txikituta dauzka, eta gorputz guztia minberatuta, baina bizirik dago!

Baldintza haietan, eta dauzkagun baliabide urriekin, gu ez gara, aterperaino jaisteko gai.

Lagun bat berarekin geratu da eta gainontzekoak aterpera jaitsi gara laguntza eske.

Gerdarmeriaren mendi taldekoek jaitsi dute Manolo helikoptero baten laguntzaz eta ospital batera eraman.

Herrirako itzulera, erabat tristea egin zait.

Seiscientosa

Ohi bezala, aurten ere, aste beteko oporrak irailean hartu ditut, eta Aralarko ostatura etorri naiz.

Hala ere, aurten, nire dudamudak ditut ez baitakit nola moldatuko naizen.

Alde batetik, lagunak lagun, irrikan nago Bilbotarrak ikusteko, baina politikaz hitz egiterakoan haserretuko gara ala elkar errespetatuko ote dugu?

Oraingoan, ostera, ez naiz aho zabalik, isil-isilik egongo.

Aurtengoan betiko lauretatik bat falta da, laugarrena, Aingeru, gazteena zena ez da etorri.